C/ Anselma de Salces, 16 - lonja
48007 - Bilbao. Bizkaia
944 051 155
944 130 929
Zer dira?
Gobernu Autonomikoek eta Estatuko Gobernuak ezarritako hobariak dira, gizarte bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak kontratatzen direla sustatzeko.
Gizarte bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak:
Hurrengoak egongo lirateke taldean: espetxeratuak eta espetxean egon izan direnak, errehabilitazio prozesuan dauden toxikomanoak eta alkoholikoak, gutxiengo etnikoak, gizarteratzeko gutxieneko errentaren hartzaile diren pertsonak, etxeko indarkeriaren biktimak, Administrazioak tutoretzapean eduki dituen 18 eta 30 urte arteko gazteak, EBtik kanpoko etorkinak eta behar pertsonal eta familiar larriak edukita itzuli diren emigranteak.
Lan eta Immigrazio Ministerioa:
https://www.redtrabaja.es/es/redtrabaja/static/Redirect.do?page=ED0306
Eusko Jaurlaritza:
http://www.egailan.es/plsql/egailan/eg_euskadi?idioma=C
Espetxetik ateratzen deneko prestazioa:
Espetxetik aske utzitakoen laguntza eskuratu ahal izateko betekizunak:
Langileak “52 urtetik gorako langileentzako langabezia laguntza” eskuratzeko eskubiderik edukiko balu, hark azken hori jasoko luke.
Eskabidea eta dokumentazioa
Eskabidea aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, eta espetxetik irten eta hurrengo egunetik aurrera hasten da, betiere, langabezia laguntzak babestutako egoerak 2009ko martxoaren 8aren eta 2010eko abenduaren 31ren artean gertatzen badira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa hau izango da:
Iraupena, edukia eta zenbatekoa
Iraupena Sei hilabete, iraupen berdineko beste bi aldiz luzagarri, gehienez ere 18 hilabete egin arte.
Zenbatekoa Langabeziagatiko laguntzaren hileroko kopurua Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoko % 80aren berdina izango da: 421,79 euro/hileko 2009. urtean eta 426 euro/hileko 2010. urtean.
Kudeaketa Erakundeak (Enpleguaren Estatuko Zerbitzu Publikoa edo Itsasketaren Gizarte Erakundea) Gizarte Segurantzari egin beharreko kasuan kasuko kotizazioak ordainduko ditu, osasun laguntza eskuratzeari eta familia babesteko prestazioei dagokiena hain zuzen.
Edukia Langabeziagatiko laguntzaren onuradunak eskubidea du langabezian dauden langileei ematen zaizkien berariazko prestakuntza ekintzak eskuratzeko, perfekzionatzeko, orientazioa eskuratzeko, lanbidean berregokitzeko eta laneratzeko, eta baita enplegu egonkorra sustatzeko xedea duten bestelakoak eskuratzeko ere.
https://www.redtrabaja.es/es/redtrabaja/contenidos/infoPresta.do?pagina=ag00d02.html
Lan edo bizitoki baimenik ez duten atzerritarrek, zigorra bete bitartean, eta Espetxeetako teknikarien balorazio positiboa eskuratzen duen enplegu eskaintza bat edukiz gero, lan egiteko baimena eskuratu ahalko dute (Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak emandako administrazio baimena).
Ministro Kontseiluaren Erabakiak 2005eko uztailaren 1ean onetsi zituen jarraibideak, lan edo bizitoki baimenik gabeko atzerritar espetxeratuei lan jarduerak garatzeko baimena emateko prozeduran jarraitzeko, betiere, hirugarren mailan sailkaturik badaude edo baldintzapeko askatasun egoeran badaude.
Bestalde, Espetxeetako Erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 190/1996 Errege Dekretuaren 100.2 artikuluaren arabera, Talde Teknikoak zera proposatu ahalko dio Tratamendu Batzordeari: zigortutako pertsona bakoitzaren kasuan, bigarren eta hirugarren mailetako ezaugarri diren alderdiak konbinatzea ahalbidetzen duen burutzapen eredua hartzea, betiere, neurri hori berariazko tratamendu programa batean oinarritzen bada eta hori beste era batera gauzatzea ezinezkoa bada. Salbuespeneko neurri honentzat beharrezkoa izango da ondoren kasuan kasuko Zaintza epailearen onespena lortzea, berehala gauzatzearen kaltetan izan gabe.
http://extranjeros.mtin.es/es/index.html
Gizarteratzeko enpresak.
Zer dira?
Gizarteratzeko enpresak ondasunak ekoizteko edo zerbitzuak emateko edozein jarduera ekonomiko egiten duten enpresak dira, betiere, beren xedearen helburua pertsona hauek ohiko merkatuan integratzea bada. Enpresa horiek modu horretara behar bezala kalifikatu behar ditu Eusko Jaurlaritzak.
Kontratatzen duen gizarteratze enpresak langileei emango die prestakuntzara eta orientaziora iristeko bidea, izaera iragankorreko gizarteratze prozesuen bitartez. Horretarako, azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan finkatzen diren ekintzak eta neurriak aintzat hartuko dira.
Argibide gehiago
Eragin hauetarako, bazterkeria egoeretatik etorritako langileei eman egingo dizkiete soldatapeko lanen prozesu pertsonalizatuak eta lagunduak, prestakuntza lanpostuan eta laneko eta gizarteko ohitura. Hori beren gizarteratzeko ibilbideen zati bezala gauzatuko da. Halaber, enpresa hauek gizarteratzeko eta laneratzeko esku-hartze edo laguntza zerbitzuak eduki beharko dituzte, ohiko lan merkatuan aurrerago sartzea errazte aldera.
Direktorioa
http://www.catalogosocial.net
Industriako katalogoak.
Zer dira?
Bederatzi langiletik gorako industria jarduerako enpresen, industriari atxikitako zerbitzu enpresen eta enpresa esportatzaileen direktorioa hartzen dute.
Aldi baterako laneko enpresa.
Zer dira?
Aldi baterako laneko enpresak dira eurek kontrataturiko langileak, aldi batez, beste enpresa baten (enpresa erabiltzailea) esku jartzean datzan jarduera egiten dutenak.
http://www.agett.com
Nola funtzionatzen dute?
Enpresa Erabiltzaile batek aldi batez lanpostu bat betetzeko dituen beharrak jakiten dituenean ABLEak, hautapen prozesu eta prozesu espezializatu bat hasten du bete beharreko lanpostua bete nahi duten hautagaien artean behar hori estaltzeko langile egokiena lortu arte. Enpresa Erabiltzaileak eskatutako berezitasunak aintzat hartzen dira horretarako.
Une horretatik aurrera, langilea ziur egon daiteke bete beharreko lanpostua bere lehentasun, prestakuntza eta bestelako inguruabarretara egokitzen dela. Horrela, langilearen eta Enpresa Erabiltzailearen arteko integrazio ezin hobea lortzen da, eta baita azken horren erabateko poztasuna ere zerbitzu emakidak irauten duen bitartean.
Behin hautagaia aukeratuta eta ABLEren kontu Gizarte Segurantzan alta hartuta, langileak Enpresa Erabiltzailearen baitan garatzen ditu bere funtzioak eta enpresa hori da, aldi berean, langilea bere erakundean sartzeko ardura hartu eta bertan hark egindako lana edo betetako funtzioak ebaluatuko dituena.
Horrela, langileak merkatuan sartzeko prozesuan behar duen laneko eskarmentua hartzen du, sektore ezberdinetako enpresak ezagutzeko aukera duen aldi berean. Horrek guztiak bide egoki bat dakar enplegu finkoa lortzeko, hori bada langileak lortu nahi duena.
ABLEetako langileen prestakuntza, kualifikazio handiagoa behar izan dezaketen eremuetan, ABLE batek ematen duen beste zerbitzuetako bat da ere. Prestakuntza Plana aldatu egiten da urtero, Enpresa Erabiltzaileen eskaria gorabehera. Azken horiek bermatu egiten dute honela aldi batez edo mugagabe –hala egokitzat joz gero– prestakuntza gehieneko langilea edukiko dutela beren funtzioak garatzeko.
Dokumentu interesgarriak
10/2010 ERREGE LEGE DEKRETUA, EKAINAREN 16KOA, LANEKO ERREFORMA BIDERATZEKO PRESAZKO NEURRI BURUZKOA
BOEn argitaratua 2010eko ekainaren 17an, osteguna.
Enplegu atariak sarean.
Zer dira?
Lan bila dabiltzan pertsonen eta hautapen prozesuan dabiltzan enpresen artean bitartekari izateko asmoa duen webgune bat da.
Lan bila dabiltzan pertsonentzat:
Nolakoa da gune horietako oinarrizko egitura:
Enplegu atariak sarean.
Behargintza Zentroen Sarea.
Zer dira?
Udal zentroak dira eta haien helburua sustapen ekonomikoa eta toki eremuan garapena sustatzea da, pertsonen lan aukerak hobetzera zuzendutako ekintzak nahiz enpresa sustapenera zuzendutakoak elkartzen saiatuz.
Jarduera ildoak:
Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide.
Zer da Lanbide:
Euskal Enplegu Zerbitzua da Eusko Jaurlaritzak zure esku jartzen duena lana bilatzeko prozesuan laguntzeko eta orientatzeko.
Lanbideren ezaugarria da Plan Integrala eta pertsonalizatua eskaintzea enplegu eskatzaile bakoitzari.
Integrala pertsona bakoitzari laguntzen diogulako lana bilatzeko prozesu osoan zehar, hari aholkularitza emanez, orientatuz, lagunduz, prestakuntza ekintza ezberdinekin eta bere enpresa propioa sortzeko laguntza emanez. Pertsonalizatua, profil profesional bakoitzean egokiak diren banan-banako planak diseinatzen direlako.
Zer zerbitzu eskaintzen da enplegu bilatzaile diren pertsonentzat:
Eskaintzetan izena ematea: web orrialdean argitaratutako lan eskaintzetan izena ematea.
Ikastaroetan izena ematea: prestakuntza ikastaroetan aldez aurretiko inskripzioa egitea.
Zure curriculuma kontsultatu: zure curriculuma kontsultatu eta inprimatzea zure datuen eguneratze egoera zein den egiaztatzeko.
Zure hautagaitzen egoera kontsultatzea: zure hautagaitzaren egoera ikustea, izena eman duzun lan eskaintzetan.
Zurekin harremanetan jartzeko datuak aldaraztea: zure helbidearen, telefonoaren eta harremanetan jartzeko helbide elektronikoaren datuak aldatzea.
Zure eskaria berritzea: zure eskaria berritzea Lanbideren bulego batera joan beharrik izan gabe.
Gizarteratzeko zure Plan Pertsonala Kontsultatzea: bakarkako edo taldeko ekintzak kontsultatzea, horiek zure gizarteratze planaren barruan badaude.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa.
EEZPren funtzioak
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa Estatuko Administrazio Orokorraren erakunde autonomo bat da eta hari enpleguko politika programak eta neurriak antolatzea, garatzea eta jarraitzea agintzen zaio. Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legean ezarritakoaren esparruan, hark hurrengo eskumenak edukiko ditu:
Bulego topatzailea:
Ir al localizador de oficinas
Enpleguko Zerbitzu Publikoak
www.redtrabaja.es
www.lanbide.net
www.behargintza.net
Enplegu atariak sarean.
www.infojobs.net
www.infoempleo.com
www.laboris.net
www.currantes.com
www.jobrapido.es
www.elpais.com
www.trabajos.com
www.bolsadetrabajo.com
www.empleofacil.com
www.tecnoempleo.com
www.jobline.es
www.jobpilot.es
www.monster.es
www.opcionempleo.com
www.trabajo.org
www.trabajos.com
www.opcionempleo.com
Aldi baterako laneko enpresa.
www.adecco.es
www.anandagestion.es
www.randstad.es
www.gruponortempo.com
www.unique.es
www.grupo-norte.es
www.flexiplan.es
Prestakuntza ikastaroak.
www.ffeuskadi.net
www.forem.es
www.ifes.es
www.hobetuz.com
Gizarteratze enpresak eta enpresa solidarioak EAEn.
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa esportatzaileen katalogoa
www1.euskadi.net/civex/indice_c.htm
Euskadiko parke teknologikoen sarea.
Erakunde sindikalak.
www.ccoo-euskadi.net
www.ela-sindikatua.org
www.ugt.org
www.labsindikatua.org
www.uso.es
www.cgt.es
Laneko kontratuak
https://www.redtrabaja.es/es/redtrabaja/static/Redirect.do?page=nuevosContratos
Langabeziagatiko prestazioak
https://www.redtrabaja.es/es/redtrabaja/static/Redirect.do?page=introPrestaciones
Hitzarmen Kolektiboak
http://empleo.mtas.es/convenios/
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata
http://info.mtas.es/infpuntual/smi/inicio.htm
Langileen estatutua
http://www.laleylaboral.com/legislaboral/verdoc.cfm?doc=et
Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa
http://www.mtas.es/sec_emi/es/index.htm
Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritza
http://extranjeros.mtas.es/es/general/presentacion.html
Atzerritartasuneko Baimen Berrikuntza
Euskadiko industrialdeen kokalekua:
http://www.anuarioguia.com/poligonos/ppoligono.php?mun=&prov=&pag=1&c_aut=13&busca=
Udaletxe katea:
Martin Luther King
© 2010 Zubiko Elkartea - Zubia Zentroa