Helbidea eta telefonoa

C/ Anselma de Salces, 16 - lonja
48007 - Bilbao. Bizkaia

944 051 155

944 130 929

info@zubia.org

Eremu psikosoziala

ESPETXERATZEAREN ONDORIOAK

Espetxeratzearen ondorioek eragina dute pertsonen bai itxura fisikoan, bai egoera psikologikoan. Jarraian, gai hau jorratzen duten dokumentuetara bidaltzen duten esteka batzuk bilduko ditugu.

Intereseko estekak:

DROGA MENDETASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA

DROGOMEDIA

Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzak webgune hau eskaintzen die profesionalei (teknikariei, irakasleei, kazetariei, ikertzaileei...) nahiz drogen eta droga mendetasunaren gaian interesa duten gizarte taldeei (erabiltzaileei, familiei, Interneten nabigatzen duten gazte eta nerabeei...).

Drogomediak etengabe eguneratzen ari den informazioa eskaintzen du eta askatasunez eskura daitekeena da. Orrialdeak, gainera, borondate berezia du eskura dagoen informazioa erakusteko arrisku eta kalteen murrizketaren ikuspegitik; hori da gure ustez gizarte beharrei gehien egokitzen zaien drogei buruzko politika.
Argibide gehiago

DEITU, DROGEI BURUZKO INFORMAZIO ZERBITZUA

Deitu drogei buruzko informazio zerbitzua da, eta erantzuna ematen die droga kontsumoari buruzko egoera zehatzen gainean sortzen diren zalantza edo kezkei (Nora jo dezake droga kontsumoko arazoak dituen pertsona batek arreta pertsonala eskuratzeko? Zer gertatzen da ikasle batek droga jakin bat kontsumitzen badu? Nola orienta dezaket?).

Kontsultak anonimotasunez atenditzen dira, telefono bidez (902 471818) edo helbide elektronikoaren bitartez: www.atiempo.info web orrialdean.

GABIA, DROGA MENDEKOTASUNEN EUSKAL BEHATOKIA

Droga Mendekotasunen Euskal Behatokia 1997. urtean sortu zen, erabaki politikoen arduradunei, profesionalei eta komunitateari orokorrean drogen arazoaren egoerari buruzko azterketa objektiboa eta fidagarria emateko asmoarekin.

Droga Mendekotasunen Euskal Behatokia droga mendetasunaren lanaren etorkizuna proiektatzeko talaia izan nahi du, horretarako guztion lankidetza edukita.

Droga Mendekotasunen Euskal Behatokia Euskal Autonomia Erkidegoan droga mendetasunari buruz eskura dagoen informazioa aztertu, analizatu eta interpretatzeko zerbitzu bat da.

Informazio hori tratatu eta lantzearen bitartez, Behatokiak, aldizka egoera balantzeak eta lan monografikoak argitaratzearekin, ikuspegi orokorra eta iraunkorra eman nahi du droga mendetasunen gainean, eta horrek aukera ematea fenomeno honek eduki ditzakeen joerak aurreikusteko eta horiek estatu eta Europa mailako azterketetan sartzeko.
Argibide gehiago

ERAKUNDEEN, PROGRAMEN, ZERBITZUEN ETA DROGEI BURUZKO ZENTROEN DIREKTORIOA

Euskal Autonomia Erkidegoko Droga Mendetasunei buruzko Erakunde, Zentro eta Zerbitzuen direktorioa sortu egin zen drogen eta droga mendetasunen eremuan jarduna garatzen duten erakundeei eta zentroei buruzko informazioa zentralizatzeko eta hura interesdun guztien esku jartzeko xedearekin.
Argibide gehiago

BALIABIDE EKONOMIKOAK Komunitateko baliabideak
Pertsonen birgizarteratzearen aldeko apustua egitea gizakiaren aldeko apustua egitea da, gizarte justu eta zibilizatuago baten aldeko apustua egitea
Azken albisteak
  • 12.12.2011

    Comida de Navidad 2011

    Tal y como os hemos informado en anteriores noticias, las personas integrantes del equipo de la Asociación Zubiko organizamos anualmente...
  • 07.12.2011

    Memoria de Actividades 2010

    La Memoria de Actividades 2010 de la Asociación Zubiko estará en breve disponible para su consulta en el apartado Documentos...
  • 09.10.2011

    Una oportunidad para los del bunker

    -¿Que cómo estoy? Esto es Hollywood, señorita. Gloria bendita. Ángel, de 27 años, "gitano de Donosti", condenado por robos y secuestro,...
  • 30.09.2011

    Salida de Fin de Semana a Busturialdea

    Como ya adelantamos, este año la salida de fin de semana la hemos realizado en la comarca de Busturialdea, concretamente...

© 2010 Zubiko Elkartea - Zubia Zentroa

  • Elkarte honek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana du AS/B/10142/2002