C/ Anselma de Salces, 16 - lonja
48007 - Bilbao. Bizkaia
944 051 155
944 130 929
Zubiko Elkartea 2002ko azaroan sortu zen, baliabide bat izan nahi zuen presoak gizarteratzen eta lan merkatuan sartzen laguntzeko erraztasunak emanez.
Hasiera batean Bizkaiko Salhaketa Elkarteak sustatu zuen entitate berri baten sorrera, presoen arretaren inguruan 20 urteko esperientzia izanik halako baliabiderik ez zegoela ikusi baitzuen elkarte honek. Entitate hau independentea eta autonomoa izango zen, presoen elkarte honi bideratuta eta ildo nagusia enplegua izango zen.
Honela sortu zen Zubiko, irabazteko asmorik gabeko elkarte gisa eta ideologia eta erlijio aldetik inongo joerarik gabekoa. Helburua etengabeko zirkulu bat apurtzea da, alegia, espetxean sartu-irten eta irtetean-langabezia eta bestelako azaroak- espetxera itzuli.
Horretarako Zubia Programa espezifiko eta integralak pertsonaren eremu guztiak izaten ditu kontuan, enpleguari arreta berezia eskainiz, gizartean eta lan merkatuan sartzeko zubi gisa.
Beraz, Zubia Programaren bitartez Zubiko Elkarteak pertsonari eta bere familiari laguntza integrala eskaintzen dio, babesa eta orientazioa eskainiz lan arloan, arlo psikosozialean eta sozio-juridikoan gizarteratzeak eta lan merkatuan sartzeak irauten duen prozesu osoan zehar: preso dagoenean, baimenak dituenean, askatasun mugatuko erregimena duenean eta espetxetik irteten denean.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu laguntzarekin eta ahaleginarekin gizarteratzea posible dela, nahiz eta bidea oztopoz beteta egon.
Errealitate honek ematen digu gure lanarekin jarraitzeko behar dugun indarra, zubiak eraikitzen jarraitzeko ilusioa galdu gabe.
© 2010 Zubiko Elkartea - Zubia Zentroa