Programak
Zigor eta espetxe arazoak dituztenak gizarteratzeko eta lanean hasteko Zubiko Elkarteak Zubia Programa garatu du. Programa honek ondorengoetan esku-hartzen du:
Espetxean esku-hartzeko programa
Norentzat da:
- EAEko (Euskal Autonomia Erkidegoa) espetxeetan daudenentzat, askatasun erdiko edo osoko erregimena lortzear daudenentzat.
Helburuak:
- Presoaren gizarteratze prozesuaren hasiera aurreratzea, presoa aske irteten denerako orientazioa izan dezan eta lan merkatua nola dagoen ezagutu dezan.
- Presoa aske izango den unerako prestatu.
- Espetxean egoteak presoarengan izan duen eragina minimizatu.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Arreta sozio-juridikoa.
- Esku-hartzea gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean.
- Lan arloan informazioa eta orientazioa.
- Lan-bitartekaritza enpresekin.
- Laguntza soziala.
Gizarteratzeko eta lanean hasteko programa
Norentzat da:
- Zigor eta/edo espetxe arazoak izanik askatasun erdiko edo osoko erregimenean daudenentzat eta gizarteratu eta lanean hasi nahi dutenentzat..
Helburuak:
- Pertsona horri lana bilatzen laguntzea gizarteratzeak eta lanean hasteak irauten duen prozesu osoan, ibilbide pertsonalizatu bat eginez eta benetan arrakasta lortzeko behar dituen baliabide eta abileziak eskainiz.
- Erraztasunak ematea prestakuntza normalizatua izan dezan, pertsona horrentzat bereziki diseinatu den ibilbidearekin bat eginez eta prestakuntza amaitu ondoren lanean hasteko aukerak handitu daitezen.
- Arlo juridiko eta psikosozialean informazioa ematea, orientazioa eskaintzea eta laguntzea gizarteratzean eta lanean hastean sor daitezkeen oztopoei behar bezala aurre egiteko.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Esku-hartzea gizarte eta lan arloan.
- Esku-hartzea gizarte eta heziketa arloan eta arlo psikosozialean.
- Arreta sozio-juridikoa.
- Bitartekaritza kanpoko prestakuntza mailan.
- Lan-bitartekaritza enpresekin.
- Laguntza soziala.
Familien programa
Norentzat da:
- Zigor eta/edo espetxe arazoak dituztenen familiakoentzat.
Helburuak:
- Familiakoei laguntza profesionala eskaintzea familiakoren bat espetxean sartzearen ondorioz arazo pertsonalak, familiakoak eta/edo juridikoak behar bezala gainditu ahal izateko.
- Espetxeratzearen eragina minimizatzea familiaren inguruan.
- Gizon eta emakumeen artean berdintasunaren printzipioari eustea familiaren baitan.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Esku-hartzea gizarte eta lan arloan.
- Arreta sozio-juridikoa.
- Laguntza soziala.
- Aisialdi eta familiaren bizikidetza jarduerak.
Genero programa
Norentzat da:
- Zigor eta/edo espetxe arazoak izanik Elkarteak dituen programaren baten barruan daudenentzat.
- Pertsona hauen familiakoentzat (bikoteak, seme-alabak, gurasoak...).
Helburuak:
- Gizon eta emakumeen artean berdintasuna sustatzea.
- Gizonen artean jarrera aldaketa eragitea.
- Etxeko indarkeriak duen eraginaren inguruan sentsibilizatzea.
- Errespetua, berdintasuna eta indarkeriarik eza oinarri dituen kultura sustatzeko gaitasunak garatzea.
- Genero indarkeria prebenitzea.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Esku-hartzea gizarte eta lan arloan.
- Arreta sozio-juridikoa.
- Laguntza soziala.
- Aisialdi eta familiaren bizikidetza jarduerak.