Zubia enplegu poltsa
Helbidea eta telefonoa

C/ Anselma de Salces, 16 - lonja
48007 - Bilbao. Bizkaia

944 051 155

944 130 929

info@zubia.org

Zeregina - Ikuspegia - Baloreak

EGINKIZUNA

  • EAEko gizarte ekintzako elkarte bat gara ZUBIKO, eta gure helburua zigor edo espetxe arazoak dituzten pertsonen kolektiboaren gizarteratze eta laneratzea da; izan ere, enplegua gizarteratze prozesuetarako atetzat daukagu.
  • Hori dela eta, goi mailako intentsitateko lagun-egite edo akonpainamendu osoa eskaintzen dugu, eta erdi/goi mailako exijentziako programa espezializatuetan oinarritzen gara. Baina, batez ere, hurbiltasuna erabiltzen dugu pertsonak euren prozesuan aurrera egin dezaten. Lagun egite horri deitzen diogu ZUBIA.
  • Gizarte akonpainamenduko lan hau burutzeko, pertsonalizatutako gizarte- eta lan orientazioa, gizarte- eta hezkuntza psikologiazko esku-hartzea eta artatze sozio-juridikoa erabiltzen dugu, eta eurak zein egoeretan dauden eta nola aurrera egin dezaketen uler dezaten ahalegintzen gara; zergatik iritsi diren egoera horretara, kondenari nola modu egokian aurre egin, espetxean egotearen ondorioak ahalik eta txikiak izan daitezen lortu, berriro eror ez daitezen ahalegindu, etab.
  • Gainera, familiakoei ere lagun egiten diegu, euren senidea espetxean egoteak ez ditzan desegituratu bere famili unitateko pertsonak; izan ere, bizikidetza nukleoak zigor arazoak dituzten pertsonentzat funtsezkoak direla pentsatzen dugu.
  • ZUBIKOn zubiak eraikitzen ditugu gizarterako, eta zigor arazoak dituzten pertsonen kolektiboa desestigmatzen ahalegintzen gara; izan ere, gure gizarteari eskaini ahal diogun segurtasun handiena gizarte prebentzioa egitea eta pertsona hauek gizarteari ekarpenen bat egin ahal izatea baita. Horretarako, beharrezkoa da komunitatean bere lekua berreskuratzeko aukera erraztea.
  • Gizartean eta hezkuntzan egiten dugun esku-hartzean emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun ikuspegia aplikatzen dugu, eta espetxeetako kulturan sakonki errotutako estereotipoak eta aurkako mentalitateak aldatzen ahalegintzen gara, batez ere. Indarkeria matxista deslegitimatu eta hein batean agerian jarri nahi dugu.
  • ZUBIKOn beste erakunde batzuekin koordinatzen gara beste programa eta jarduketekiko osagarri izateko, eta espetxe instituzioekin harreman estua dugu euren gizarte esku-hartzea neurri handiagoan landu dezaten.
  • Horretaz gain, gure taldeetako pertsonen garapen pertsonal eta profesionala sustatu nahi dugu, talde-identitatea, atxikimendua eta partaide izatearen zentzua lantzeko.

IKUSPEGIA

  • Zigor edota espetxe arazoak dituzten pertsonen Gizarteratze eta Laneratzean erreferentzia izan nahi, eta, horretarako, eragingarritasunez, erantzukizunez eta pertsonenganako hurbiltasunez egiten dugu gure lana.

BALIOAK

Gu honako balore hauekin identifikatzen gara, eta beroietan oinarritzen da gure lana:

  • Elkartasuna
  • Duintasuna eta justizia
  • Aukera berdintasuna
  • Pertsonari errespetua
  • Zintzotasuna eta konpromisoa
  • Osoko artatzea
  • Parte-hartzea
  • Gardentasuna
  • Gaitasun profesionala eta eragingarritasuna
  • Sare-lana
Askatasunak ez du berez baliorik. Berari esker lortzen diren gauzengatik da guretzat baliotsu
Azken albisteak
  • 12.12.2011

    Comida de Navidad 2011

    Tal y como os hemos informado en anteriores noticias, las personas integrantes del equipo de la Asociación Zubiko organizamos anualmente...
  • 07.12.2011

    Memoria de Actividades 2010

    La Memoria de Actividades 2010 de la Asociación Zubiko estará en breve disponible para su consulta en el apartado Documentos...
  • 09.10.2011

    Una oportunidad para los del bunker

    -¿Que cómo estoy? Esto es Hollywood, señorita. Gloria bendita. Ángel, de 27 años, "gitano de Donosti", condenado por robos y secuestro,...
  • 30.09.2011

    Salida de Fin de Semana a Busturialdea

    Como ya adelantamos, este año la salida de fin de semana la hemos realizado en la comarca de Busturialdea, concretamente...

© 2010 Zubiko Elkartea - Zubia Zentroa

  • Elkarte honek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana du AS/B/10142/2002